2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, gehienez ere obra publikoetako ingeniari teknikoaren 1 lanpostu, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona, sartzeko prozedura bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko ekainaren 9an egindako bilkuran:
Behin amaituta Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko obra publikoetako ingeniari teknikoaren lanpostu bat -aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona- sartzeko prozedura bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua, 2024ko irailaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak Beatriz Navarro Miquelarena izendatzea erabaki zuen. Izendapena 2024ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 4koan, argitaratu zen, eta 2024ko urriaren 17an jabetu zen lanpostuaz.
Gerora, Nafarroako Administrazio Auzitegiak abenduaren 4an emandako 1998 zenbakiko ebazpenaren berri izan ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 26an egindako bilkuran, indarrik gabe utzi zuen Beatriz Navarro Miquelarenaren izendapena eta horren ondorioz gerora egindako egintzak, eta izapideak egitea erabaki zuen Laura Gutierrez Sáenz de Camporredondo atzeraeraginez eta aipatu data horietan izendatzeko.
Horrenbestez, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat,
Hau ERABAKITZEN DA:
1. Laura Gutierrez Sáenz de Camporredondo Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea obra publikoetako ingeniari teknikoaren lanposturako, 1-200202-8 funtzionario-plaza esleituta.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko ekainaren 23an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2508384