2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, segurtasun arloko goi-mailako tituludun teknikariaren 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko ekainaren 9an egindako bilkuran:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko segurtasun arloko goi-mailako tituludun teknikariaren 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2024ko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2023ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ekoan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat,
HAU ERABAKITZEN DA:
1. Edurne Martínez de Lizarrondo Egozkuezabal Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea segurtasun arloko goi-mailako tituludunaren lanposturako, 1-101700-1 funtzionario-plaza esleituta.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko ekainaren 23an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, HILABETEKO epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, HILABETEKO epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2508382