123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, goi-mailako tituludun kultur teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko goi-mailako tituludun kultur teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:

Txanda irekia.

CAMPIÓN GASTÓN, JOKIN

Igoera-txanda.

OLAETXEA MIQUEO, AITOR

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

proposatutako izangaiei eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2508011