123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, kontu-hartzaile ordezkariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko kontu-hartzaile ordezkariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien alde, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:

Txanda irekia.

Abizenak eta izena:

RAMÍREZ ERRO, JUAN ANDRÉS

CATALÁN OIZ, MAITE

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiei eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2507999