123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Deialdia, bete dadin erdi mailako teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapena

Deialdi bat onetsi zen, bete dadin erdi mailako teknikariaren plaza bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez, zeina murriztua baitago Faltzesko Udalaren zerbitzuko funtzionarioentzat. Deialdia arautzen duten oinarriekin bat, 2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an, izendapen-proposamena, Silvia Estévez Abeytuaren alde, izan dadin erdi mailako teknikaria, B mailakoa, Faltzesko Udalaren zerbitzura.

Proposatutako izangaiak behar den garaian eta behar bezala aurkeztu ditu deialdiaren bigarren oinarriko d) atalean eskatutako agiriak, eta, hortaz, gaur funtzionario izendatu da, Alkatetzaren ebazpenaren bidez, Silvia Estévez Abeytua, bete dezan erdi mailako teknikariaren lanpostua, B mailakoa, Faltzesko Udalaren zerbitzukoa. Hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

Halaber, agintzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila izendapena, behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2507868