123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena. Izendapen proposamen osagarria

2025eko maiatzaren 16an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Roberto Fuertes Oña izendatu zela 022 plazarako (etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituen mantentze-lanetako ofiziala, C maila), Berriozarko Udalaren zerbitzura aritzeko.

2025eko maiatzaren 24an, izendatutakoak jakinarazi zuen ez duela plazaren jabetza hartuko.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 3ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketaren bidez bete zedin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, eta 022 zenbakia duena plantilla organikoan, Berriozarko Udalaren zerbitzurako. Deialdia argitara eman zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an. Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betez, izendapen proposamena osatu beharra dago, eta hartan sartu honako izangai hau: Iñigo Gambra Uriz.

Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Berriozarren, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2507933