2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Deialdia, funtzionario araubideko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostu bat oposizio bidez betezeko. Izendapen proposamena
Abuztuaren 13ko 243/2024 zenbakia duen Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onetsi ziren funtzionario araubideko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostu hau oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak: plantilla organikoaren 11 zenbakia; C maila; derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko C1 maila eta idatzizko B2 maila. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 179. zenbakian, 2024ko irailaren 3an.
Oposizioa bukatu ondoren, maiatzaren 30eko 155/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Josu Iratzoki Agirre izendatzeko proposamena onetsi da, aipatutako mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostua betetzeko, gainditu duen izangai bakarra baita.
Proposatutako hautagaiak deialdiaren 8.1 oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu Berako Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Beran, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2507880