123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, funtzionario araubideko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostu bat barne-sustapen mugatuan eta oposizio bidez betezeko. Izendapen proposamena

Abuztuaren 13ko 242/2024 zenbakia duen Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onetsi ziren funtzionario araubideko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostu hau barne-sustapen mugatuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak: plantilla organikoaren 21 zenbakia; C maila; derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko C1 maila eta idatzizko B2 maila. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 179. zenbakian, 2024ko irailaren 3an, eta akatsen zuzenketa 2024ko urriaren 4an, 202. zenbakian.

Oposizioa bukatu ondoren, maiatzaren 30eko 154/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, José Javier Taberna Agesta izendatzeko proposamena onetsi da, aipatutako mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzeko ofizial lanpostua betetzeko, gainditu duen izangai bakarra baita.

Proposatutako hautagaiak deialdiaren 8.1 oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu Berako Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Beran, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2507879