2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Lan-araubideko arkitekto lanpostu bat barne-sustapen mugatuan eta oposizio bidez betezeko deialdia. Izendapena eta kontratazioa
2025eko maiatzaren 30eko Alkatetzaren 153. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1. Gonzaga Jesús Aristondo Cartagena izendatzea Berako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun langile finko, arkitekto lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 22. zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori A mailakoa da, lanaldi osoa du eta Berako Udalean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko uztailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Horretarako, dagokion lan-kontratu finkoa formalizatuko da, edo, hala badagokio, egungo kontratuaren datuak aldatuko dira, 2025eko uztailaren 1etik aurrera.
Data horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza ez badu hartzen, aipatutako lanpostura igotzeko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta lan-aholkulariari.
5. Horren berri ematea Udalbatzaren Plenoari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.
Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Beran, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2507878