123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko martxoaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01063.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2025-3100200101063 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

LOTE BAKARRA:

Erregistrokoa: Iruñeko 24.001. finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan inskribatua (606. liburukia, 398. liburua, 74. folioa).

"Artxibo komuneko 24.001. finka. Hiri finka: Hamabi.–Iruñeko Crispín Pintorearen kaleko hamabigarren zenbakian dagoen etxeko hirugarren solairuko B letrako etxebizitza, B motakoa. Hirurogeita lau metro eta hirurogeita hamar dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-burua; sartu eta eskuinaldean, C letrako etxebizitza; ezkerraldean, A letrako etxebizitza; eta atzealdean, Crispín Pintorearen kalea. Erantsita ditu trasteleku bat, atikoan, eta 11 zenbakiarekin seinalatutako garaje-plaza, 2. sotoan, hogeita sei metro eta hirurogeita zazpi dezimetro karratuko azalera erabilgarri konputagarria duena. Ehuneko osoko bateko eta hirurogeita hiru ehuneneko kuota du. –Artxibo komuneko 18.665. finkaren parte da (39. folioa, 606. liburukia, 398. liburua).–

Artxibo kumuneko 24.001. finkan inskribatua dago (606. liburukia, 398. liburua, 74. folioa).–

Katastrokoa: Iruñeko 4. poligonoa, 306. lurzatia, 1. azpiarea, 22., 58. eta 59. hiri-unitateak. Crispín Pintorearen kalea 12, 3. solairua, B letra.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia:

–Etxebizitza: 310000000001933795XF.

–Aparkaleku-plaza: 310000000001933831WJ.

–Trastelekua: 310000000001933832EK.

KOKATZE KODEAK (*)

HELBIDEA EDO PARAJEA

AZALERAK (m²)
ERABILERA NAGUSIA

XEDEA EDO LUR MOTA

4 306 1 22

CRISPÍN PINTOREAREN KALEA 12, 3. B

74,19

Etxebizitza

4 306 1 58

CRISPÍN PINTOREAREN KALEA 12, sotoa

1.391,10

Aparkalekua

4 306 1 59

CRISPÍN PINTOREAREN KALEA 12, atikoa

162,10

Trastelekua

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko ekainaren 10ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2508362