123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, nekazaritzako elikagaien sektorera zuzendutako Biofach 2026 azokan parte hartzeko deialdian atzemandako akatsena.

Deialdi horren bidez, parte hartzeko eskaera aurkezteko epea ireki zen (114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9koan).

Deialdian honako hau adierazten da: «Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etatik aurrera, eta 2026ko ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen».

Bestetik, honako hau azaltzen da: «Lehentasuna emanen zaie azoka honi loturiko sektorearentzat Nafarroako Nazioarteko Planak 2026an antolatutako beste azoka edo merkataritza-misio batean parte hartu ez duten enpresei».

Azaldutakoarekin bat, atzemandako akatsak zuzen daitezen eskatzen dut, honela:

1. Honako hau dioen tokian: «Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etatik aurrera, eta 2026ko ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen».

Honela behar du: «Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etatik aurrera, eta 2025eko ekainaren 25eko 14:00ak baino lehen».

2. Testu hau ezabatuko da: «Lehentasuna emanen zaie azoka honi loturiko sektorearentzat Nafarroako Nazioarteko Planak 2026an antolatutako beste azoka edo merkataritza-misio batean parte hartu ez duten enpresei».

Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2508530