123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

93E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Ledeako Udal Plan Orokorraren aldaketa, Ledeako 1. poligonoko 682., 683. eta 843. lurzatien eta 3. poligonoko 401., 414. eta 415. lurzatien (Valdefoz alderdia) lurzoru-sailkapena aldatzeari buruzkoa. Aldaketa hori Francisco Javier Ardanaz Gastón, José Carlos Ardanaz Gastón, María Purificación Carlos Artajo, Francisco Javier Latorre Mendive, Miguel María Latorre Mendive, Fermín María Areso Sagüés, Francisco Javier Artajo Carlos eta Jesús María Artajo Carlos jaun-andreek sustatu dute.

Ledeako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da aldatzea Ledeako 1. poligonoko 682., 683. eta 843. lurzatien eta 3. poligonoko 401., 414. eta 415. lurzatien (Valdefoz alderdia) lurzoru-sailkapena, garapen eredua zaintzeko lurzoru urbanizaezina izatetik bizitegi-lurzoru urbanizagarri izatera igarotzeko, 114 etxebizitza berritarako antolamendu xehatua garatuta.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 902E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2023ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Ledeako Udal Plan Orokorraren aldaketa, Ledeako 1. poligonoko 682., 683. eta 843. lurzatien eta 3. poligonoko 401., 414. eta 415. lurzatien (Valdefoz alderdia) lurzoru-sailkapena aldatzeari buruzkoa. Aldaketa hori Francisco Javier Ardanaz Gastón, José Carlos Ardanaz Gastón, María Purificación Carlos Artajo, Francisco Javier Latorre Mendive, Miguel María Latorre Mendive, Fermín María Areso Sagüés, Francisco Javier Artajo Carlos eta Jesús María Artajo Carlos jaun-andreek sustatu dute.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileei jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Ledeako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2508278