1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizunarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko ekainaren 2an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Bukatu da Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa (funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizunarekin). Deialdia Mahaiak 2024ko martxoaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2024ko apirilaren 23ko 83. NAOn eman zen argitara.
Nafarroako Parlamentuak 2025eko apirilaren 12an hartutako erabakiaren bidez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak txanda bakoitzerako izangaien alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (izendapen-proposamena 2025eko apirilaren 22ko 52. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2025eko maiatzaren 9ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du izendatzeko proposatutako pertsonek deialdiko 7.2.4 eta 8.3 oinarrietan adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkezteari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat,
Honako hau ERABAKITZEN DA:
1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Gelazainen Kidegoko gelazain gisa, ondotik adierazten diren pertsonak:
Txanda irekia.
JOSÉ IGNACIO FORTÚN PÉREZ DE CIRIZA
BELÉN RAMÍREZ PÉREZ
JESÚS MARÍA SAN JUAN LAITA
ISAAC RODRÍGUEZ CANTERO
ANDRÉS MARÍA SANTAMARÍA GASTÓN
Txanda irekia (euskarako B2 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak).
PEDRO MARTÍNEZ MORENTÍN
EDUR PÉREZ ALONSO
Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda.
ANA CRISTINA SAN JOSÉ GONZÁLEZ
2. Ezartzea izendatutakoek hilabeteko epea izanen dutela, izendapen hau jakinarazten zaienetik aitzina, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aitzinean beren lanpostuaz behin betikoz jabetzeko.
Nafarroako Parlamentuak adieraziko die zer egun proposatzen den lanpostuaz jabetzeko, Ganberaren beharrak eta jarduera kontuan hartuta.
3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta zerbitzuburu guztiei igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 2an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2508291