1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
65/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 4koa, Eva Gurría Marco andrea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusi izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Eva Gurría Marco andrea izendatzea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusi, 2025eko ekainaren 5etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 4n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.
Iragarkiaren kodea: F2508007