1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko ekainaren 2an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Bukatu da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko oposizio-lehiaketa (deialdia Mahaiak 2023ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2023ko abenduaren 14ko 258. NAOn eman zen argitara; ondotik heldu zen aldaketa, berriz, 2023ko abenduaren 21eko 263. NAOn argitaratu zen).
Nafarroako Parlamentuak 2025eko maiatzaren 12an hartutako erabakiaren bidez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izangaien alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (izendapen-proposamena 2025eko maiatzaren 16ko 64. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2025eko maiatzaren 23ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du izendatzeko proposatutako pertsonek deialdiko 8.3 oinarrian adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkezteari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat,
Honako hau ERABAKITZEN DA:
1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Legelarien Kidegoko legelari gisa, ondotik adierazten diren pertsonak:
IGNACIO ORDOKI GUARCH
MIGUEL ÁNGEL NÚÑEZ IRIARTE
2. Ezartzea izendatutakoek hilabeteko epea izanen dutela, izendapen hau jakinarazten zaienetik aitzina, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aitzinean beren lanpostuaz behin betikoz jabetzeko.
Nafarroako Parlamentuak adieraziko die zer egun proposatzen den lanpostuaz jabetzeko, Ganberaren beharrak eta jarduera kontuan hartuta.
3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta zerbitzuburu guztiei igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 2an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2508290