123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131E/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Cristina Ederra Urra andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Enpresa Handien Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitatea, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eman du txosten hori.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuen bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Cristina Ederra Urra andrea Enpresa Handien Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Zerga Kudeaketa Zerbitzuari atxikita dago, Nafarroako Foru Ogasunean.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 5ean.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2508131