1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
130E/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Cristina Ederra Urra andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko BEZaren Itzulketaren Ataleko burua.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Cristina Ederra Urra andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko BEZaren Itzulketaren Ataleko burua.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 5ean.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.
Iragarkiaren kodea: F2508127