1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
110E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Luis Javier Eslava Gutierrez jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Enpresa Handien Ataleko burua.
Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Luis Javier Eslava Gutierrez jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Enpresa Handien Ataleko burua. Kargu-uzteak 2025eko maiatzaren 28an izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.
Iragarkiaren kodea: F2507641