123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1424/2025 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela María Ángeles Fernández Domínguez andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2980/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza-laguntzako espezialisten hogeita hamalau plaza, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdia 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 628/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1840/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen zituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 13an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2629/2024 Ebazpenaren bidez, urriaren 30eko 4122/2024 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 10eko 426/2025 Ebazpenaren bidez, behar ziren kontratazioak egin ziren.

Plazen azkeneko aukeraketa-ekitaldian plaza bat esleitu gabe gelditu zen, eta, horretan oinarrituta, 2025eko maiatzaren 6an deialdiaren web-fitxan kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen.

Izangaiak behar zen epean aurkeztu du eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratatzea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ángeles Fernández Domínguez andrea kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta 39571 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea, zeina Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikita baitago. Plaza horretan aritzeko baldintza da sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik edo gizakien salerosketagatik kondenatua ez izatea epai irmo baten bidez.

2. Izangaiak 2025eko ekainaren 30ean sinatu beharko du kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

Kontratua sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2507701