123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4486/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Rubén Hernández Imirizaldu jauna, Egoitza Harreraren Bulegoko burua.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Rubén Hernández Imirizaldu jauna, Egoitza Harreraren Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian. Kargu-uzteak 2025eko ekainaren 13an izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Zaintza Kudeatzeko Atalari, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari eta Langileria Atalari, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 5ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2508248