123. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4411/2025 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Ana María Etxamendi Tiebas andrea, Zaintza Kudeatzeko Ataleko burua.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Ana María Etxamendi Tiebas andrea, Zaintza Kudeatzeko Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian. Kargu-uzteak 2025eko ekainaren 24an izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Zaintza Kudeatzeko Atalari, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari eta Langileria Atalari, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 2an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2507954