1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
150E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Yolanda López González andrea, Hezkuntza Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Yolanda López González andrea, Hezkuntza Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2025eko ekainaren 2an izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2507642