1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
70/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.
Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez, ukitutako departamentuek proposatutako zenbait aldaketa jaso dira, burutza batzuk eskuratzeko betebeharrei buruzkoak eta plaza batzuetarako eskatu behar den ingelesezko, frantsesezko eta euskarazko jakite mailari buruzkoak. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.
Azkenik, plaza bati lanaldiaren luzapeneko osagarria kentzen zaio eta beste bati arrisku berezikoa esleitzen zaio.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat.–Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Nafarroako Foru Ogasuna
–Administrariak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 1226, 6828 eta 7952 zenbakiak dituztenak.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia
–Zerbitzu orokorrak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 36006 zenbakia duena.
Idazkaritza Tekniko Nagusia
–Eskolazainak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 35833 zenbakia duena.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
–Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 1722 zenbakia duena.
–Liburutegiko arduradunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 62826 zenbakia duena.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia
–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10391 zenbakia duena.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusia
–Obra zibileko teknikariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12053 eta 12054 zenbakiak dituztenak.
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
–Psikomotrizistak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 7939 zenbakia duena.
–Zerbitzu orokorrak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 6594 zenbakia duena.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
–Lanerako prestakuntzako erdi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 6181 zenbakia duena.
UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia
–Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 850 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Justizia Zuzendaritza Nagusia
–Mantentze-lanetako buruak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6309 zenbakia duena.
–Liburutegiko arduradunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6683 zenbakia duena.
KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Turismo Zuzendaritza Nagusia
–Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 31703 zenbakia duena.
Bi.–Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA
Nafarroako Foru Ogasuna
–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12079 zenbakia duena.
–Arkitekto teknikoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12080 zenbakia duena.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 40470 zenbakia duena.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia
–Herri-lanetako ingeniari teknikoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12081 zenbakia duena.
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
–Terapeuta okupazionalak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12082 zenbakia duena.
–Zaintzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 12083 zenbakia duena.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
–Prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12084 zenbakia duena.
BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Justizia Zuzendaritza Nagusia
–Mantentze-lanetako ofizialak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12085 eta 12086 zenbakiak dituztenak.
KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Turismo Zuzendaritza Nagusia
–Kazetariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12087 zenbakia duena. Plaza horrek euskarazko B2 jakite-maila eta ingelesezko C1 jakite-maila ezarrita ditu.
2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan plaza batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat.–Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia
–Gizarte-langileak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12088, 12089 eta 12090 zenbakiak dituztenak.
3. artikulua. Plaza batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia
–Haur-hezitzaileak: zazpi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 40471, 40472, 40473, 40474, 40475, 40476 eta 40477 zenbakiak dituztenak.
–Haur-hezitzaileak: hemezortzi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, euskarazko C1 jakite-maila ezarrita dutenak eta plantilla organikoan 40478, 40479, 40480, 40481, 40482, 40483, 40484, 40485, 40486, 40487, 40488, 40489, 40490, 40491, 40492, 40493, 40494 eta 40495 zenbakiak dituztenak.
–Zerbitzu orokorrak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 40496 zenbakia duena.
–Sukaldeko laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 40497 zenbakia duena.
INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA
Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia
–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12091 zenbakia duena.
ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
–Zaintzaileak: lau plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 12092, 12093, 12094 eta 12095 zenbakiak dituztenak.
4. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat.–Aldatzen da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina. Foru dekretu horren bidez, aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeari begira.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA
Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia
–Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 33428.
Betebehar espezifikoak:
- Maila: A, B, C, D.
- Gidabaimena: B.
LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia
–Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 10317.
Betebehar espezifikoak:
- Maila: A, B.
- Lanpostua: Administrazioko teknikari (arlo ekonomikoa) edo enpresa zientzietako diplomadun lanpostu baterako izendatua izatea.
Bi.–Aldatzen da urtarrilaren 16ko 2/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko.
KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA
Turismo Zuzendaritza Nagusia
–Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoko burutza.
Plaza zenbakia: 10447.
Betebehar espezifikoak:
- Maila: B, C.
- Hizkuntza: ingelesa B1 - frantsesa B1.
Hiru.–Aldatzen da maiatzaren 10eko 46/2023 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
–Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 9977.
Betebehar espezifikoak:
Lau.–Aldatzen da ekainaren 5eko 62/2024 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
–Farmakozaintzaren Kontrolerako Ataleko burutza.
Plaza zenbakia: 11892.
Betebehar espezifikoak:
- Maila: A.
- Titulazioa: Farmaziako edo medikuntzako gradudun edo lizentziadun titulua izatea.
5. artikulua. Honako departamentu hauetako plaza batzuei esleituriko hizkuntzen jakite-maila aldatzea:
1.–Plantilla organikoan 1427 zenbakia duen administrari plazari ingelesezko B2 jakite-maila esleitzen zaio. Plaza hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren Zerbitzuari atxikita dago.
6. artikulua. Zenbait plazari soldata-osagarriak aldatzea departamentu hauetan:
1.–Plantilla organikoan 34030 zenbakia duen eskolazain plazari arrisku bereziko osagarria esleitzen zaio, hain zuzen, dagokion mailaren hasierako soldataren ehuneko 8,00koa. Plaza hori Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago.
2.–Plantilla organikoan 67005 zenbakia duen zerbitzu orokorretako plazari lanaldiaren luzapeneko osagarria kentzen zaio, hain zuzen, dagokion mailaren hasierako soldataren ehuneko 5,00koa. Plaza hori Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuari atxikita dago.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Xedapen gehigarri bakarra.–Sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2508413