2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
"Errezuren hornidura" proiekturako desjabetzea. Behin betiko onespena
Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2025eko otsailaren 25ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehenbizikoa.–Onestea "Errezuren hornidura" proiektua (Nafarroako Gobernuaren "CONSIGNA" proiektu biltegian dago erregistratuta erreferentzia hauekin: lokalizazio zenbakia: 43799; gakoa: YWSBIOQQUP) eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.
Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena.–Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egiten ahalko dituzte egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak, eta datuak aurkezten ahalko dituzte, idatziz, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak bidali behar dituzte Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Deierriko Udalaren helbidera. Haien egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.
Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta aipatutako Udalaren ediktu tauletan.
Onespen horren iragarkia argitaratu zen 2025eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, data bereko Diario de Navarra egunkarian eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Deierriko Udalaren iragarki-tauletan.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluarekin, eta aintzat hartuz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 47.4 eta 29. artikuluen eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren arabera, Jurramendiko Mankomunitateak desjabetzeko ahala erabil dezakeela, bidezko da behin betiko onestea desjabetze-espedientea.
Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko maiatzaren 23an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Behin betiko deklaratzea "Errezuren hornidura" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra.
2. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularren behin betiko zerrenda onestea, haiekin eginen baitira desjabetzeko espedientearen ondorengo tramiteak.
3. Erabaki horiek argitara eta jakinaraz daitezela agintzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluaren arabera.
4. Halaber, Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektua presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren ondorioetarako.
Lizarran, 2025eko maiatzaren 29an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
UDALERRIA | FINKA | JABEA | LUR MOTA | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA: zangen azalera (m²) | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA: kutxatila | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA: (m²) |
Polig. | Lurz. |
ARITZALETA | 29 | 279 | ARITZALETAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK | ASKOTARIKO ZUHAITZAK | 32,36 | | 129,44 |
ARITZALETA | 29 | 278 | ARITZALETAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK | LARREAK | 30,53 | | 122,46 |
ARITZALETA | 29 | 255 | URABAYEN ECHEVERRIA, FELICIANO | LEHORREKO ALORRA | 719,23 | | 2.764,64 |
ERREZU | 1 | 211 | ERREZUKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK | ASKOTARIKO ZUHAITZAK | 58,72 | | 179,22 |
ERREZU | 1 | 100 | ERREZUKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK | ASKOTARIKO ZUHAITZAK | 78,41 | | 835,80 |
ERREZU | 1 | 209 | ERREZUKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK | ASKOTARIKO ZUHAITZAK | 54,79 | | 370,22 |
ERREZU | 1 | 162 | IZU GOICOECHEA, MARI ASUNCION ZOCO IZU, MARIA EDURNE ZOCO IZU, PAOLA TERESA ZOCO IZU, MARIA JESUS | LEHORREKO ALORRA | 57,63 | | 228,01 |
LARREAK | 61,84 | | 225,95 |
ERREZU | 1 | 157 | BULDAIN ATAUN, JULIO | LURZORUA | 0,00 | | 148,55 |
AIZKOA | 26 | 447 | AIZKOAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK | LARREAK | 325,01 | 1,0 | 1.337,92 |
AIZKOA | 26 | 452 | LIZARRAGA MONREAL, ANGEL | LEHORREKO ALORRA | 204,44 | 0,5 | 408,51 |
LARREAK | 141,54 | | 283,07 |
AIZKOA | 26 | 455 | AIZKOAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRAK | LARREAK | 72,40 | 0,5 | 140,41 |
AIZKOA | 26 | 456 | SAN MARTIN DIEZ DE ULZURRUN, JUAN | LEHORREKO ALORRA | 1.070,57 | 1,0 | 2.145,55 |
AIZKOA | 26 | 457 | URDANOZ EZCURRA, ANGEL JESUS | LEHORREKO ALORRA | 351,69 | 0,5 | 703,22 |
Iragarkiaren kodea: L2507815