122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

"Hondakin urak araztea, Aritzaletan" proiekturako desjabetzea. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2025eko otsailaren 25ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehena.–Onestea "Hondakin urak araztea, Aritzaletan" proiektua ("Consigna" Nafarroako Gobernuaren proiektu biltegian erregistratuta dago erreferentzia hauekin: lokalizazio zenbakia: 46403; gakoa: UQI2AET1PP) eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egiten ahalko dituzte egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak, eta datuak aurkezten ahalko dituzte, idatziz, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak bidali behar dituzte Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Deierriko Udalaren helbidera. Haien egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.

Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea, eta, erabakiarekin batera, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta gorago aipatutako udalaren ediktu tauletan.

Onespen horren iragarkia argitaratu zen 2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, data bereko Diario de Navarra egunkarian eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Deierriko Udalaren iragarki-tauletan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluarekin, eta aintzat hartuz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 47.4 eta 29. artikuluen eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren arabera, Jurramendiko Mankomunitateak desjabetzeko ahala erabil dezakeela, bidezko da behin betiko onestea desjabetze-espedientea.

Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko maiatzaren 23an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Behin betiko deklaratzea "Hondakin urak araztea, Aritzaletan"proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu beharra.

2. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularren behin betiko zerrenda onestea, haiekin eginen baitira desjabetzeko espedientearen ondorengo tramiteak.

3. Erabaki horiek argitara eta jakinaraz daitezela agintzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluaren arabera.

4. Halaber, Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektua presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren ondorioetarako.

Lizarran, 2025eko maiatzaren 29an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

UDALERRIA

FINKA 

JABETZA 

LABOREA 

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

ARITZALETA

264. lurzatia

29. poligonoa

JOSÉ ANTONIO IRURZUN IRURZUN

LEHORREKO LABORE LURRA

693,90 m²

3,5 kutxatila

2.791,25

Iragarkiaren kodea: L2507811