122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura, hezkuntza, kirol, laguntza, giza eta gizarte xedeetarako, 2025. urtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 836408.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/836408).

Alkatetzaren 2025-0038 Ebazpenaren bidez, 2025eko maiatzaren 27an onetsi ziren izenburuan aipatutako dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarriak. Oinarri horiek Untzueko Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuko dira.

Interesdunek hilabete izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, dagokion dokumentazioa aurkezteko.

Aditzera ematen dut, orok jakin dezan.

Untzuen, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2507862