122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Plangintzako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 1132. lurzatian. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2025eko martxoaren 26ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi eta erabaki zen jendaurrean jartzea hirigintza-hitzarmenerako proposamen bat, INTERMALTA SA enpresak aurkeztua. Helburua da Udalaren hirigintza-plangintza aldatzea, horrela handitzeko eta hobetzeko aipatutako sozietateak San Adrianen dituen instalazioak, 1. poligonoko 1132 katastro-lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko nahitaezko epean ez da jaso haren aurkako alegaziorik.

Horrenbestez, Osoko Bilkuraren 2025eko maiatzaren 28ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen aipatutako hitzarmena. Hori dena, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluari (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.

San Adrianen, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2507785