2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa Udal Plan Orokorreko S5 Sektoreko AR-3 banaketa eremuan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak 2025eko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Ribaforadako Udal Plan Orokorreko S5 Sektoreko AR-3 banaketa eremuan, Ribaforadako Udalak sustatuta, eta bat etorriz Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak idatzitako agiriarekin (2025eko maiatzaren 27an sinatua dago, elkargoaren onespenik gabe, eta maiatzaren 27an erregistratu zen, sarrera zenbaki honekin: 557/2025). Aldaketaren xedea da egun Ribaforadako Udal plan Orokorreko S5 sektoreko AR-3 banaketa eremurako dagoen exekuzio unitate bakarraren ordez, bederatzi exekuzio unitate berri mugatzea, eta, orobat, mugatuko diren exekuzio unitate bakoitzean, lankidetzan oinarritutako jarduketa sistemaren ordez, konpentsazioan oinarritutakoa ezartzea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Ribaforadan, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2507959