122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen jarduerak egiteko ikastetxe publikoetan, 2024-2025 ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 837244.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/837244).

a) Onuradunak: Orkoiengo Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta Orkoiengo ikastetxeetako gurasoen elkarteak.

b) Xedea: irakaskuntza-lanak sustatzea, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko, deialdian ezarritako ikasturtean.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren egoitza elektronikoan.

d) Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez, 6.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: Orkoiengo Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik 2025eko irailaren 15era arte.

Orkoienen, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2507975