2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
UE-R5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena
Alkatetzaren maiatzaren 30eko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen UE-R5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, zeina sustatu baitute Juan José Andueza Usarbarrenak eta Maite Arteaga Díazek. Hori dena, oinarri hartuta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, 152. artikuluaren edukia eta horrekin bat datozen xedapenak (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, bide administratiboa bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eulaten, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Iragarkiaren kodea: L2507891