122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Aldaketa, Plangintzako Arau Subsidiarioetako ordenantzetan. Informazio publikoa

Enerizko Udalak, 2025eko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako proiektu hau: "proiektua, aldatu daitezen Enerizko Plangintzako Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuak - Ordenantzen aldaketa". Enerizko Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluei eta horiekin bat datozenei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eneritzen, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2508244