2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Kale-izendegiaren aldaketa. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2025eko maiatzaren 27an egindako osoko bilkuran, ERABAKI zuen:
1. Hasiera batez onestea Udalaren kale-izendegiaren aldaketa, 11. poligonoko 194. katastro partzelan dagoen eremu publikoari Frantxia Haltzuet Altzate Plaza izena emateko.
2. Espedientea jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan iragarkia jarri ondoren. Epe horretan, bizilagunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dituzte.
Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da baldin eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, baina ondorio juridiko osoak izateko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.
3. Behin betiko onetsi ondoren, izen berria jakinaraztea Nafarroako Estatistika Institutuari, kale-izendegia eguneratzeko.
Beran, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2507817