122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hizkuntza-paisaia euskaratzeko dirulaguntzak, 2025. Laburpena

DDBN (Identif.): 836595.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/836595).

Laburpena, Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak) euskaraz edo euskaraz/gaztelaniaz paratzeko 2025 urterako dirulaguntzaren oinarriak.

Baztango Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2025erako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onestea.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute berariazko helburu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ean, 14:00etan akituko da.

Elizondon, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2507886