122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Xehetasun-azterketa, Udabeko Virgen del Rosario kaleko 24an, erabilera anitzetako eraikina egiteko. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2025eko maiatzaren 28 egindako batzarrean, erabaki zuen behin betikoz onartzea xehetasun-azterketa bat Udabeko Virgen del Rosario kaleko 24an, erabilera anitzetako eraikina egiteko.

Hasierako onespena 2025eko martxoaren 26ko batzarrean onartu zen eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. 20 eguneko epean egon da jendaurrean, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63. artikuluari jarraituz.

Basaburuan, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2507852