2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 19. lurzatian, erabilera anitzetako eraikina egiteko. Behin betiko onespena
Basaburuko Udalak, 2025eko maiatzaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onartzea xehetasun-azterketa bat Beramendiko 2. poligonoko 19. lurzatian, erabilera anitzetako eraikina egiteko.
Hasierako onespena 2025eko martxoaren 26ko batzarrean onartu zen eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. 20 eguneko epean egon da jendaurrean, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63. artikuluari jarraituz.
Basaburuan, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2507851