2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa, 15/APR 06 sektoreko birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 29ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 15/APR 06 sektorearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa. Sustatzailea NASUVINSA da.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2507847