122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L13A lokala saltzea, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (8. azpiarea 12. hiri-unitatea). Helbidea: Irulegiko Gazteluaren plaza 6, behea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 29an, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako Irulegiko gazteluaren plazako 6an dagoen L13A merkataritzako lokala (1987 lurzatia, 2. poligonoa, 8. azpiarea, 12. hiri-unitatea).

Hasierako prezioa: 67.086,50 euro.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren Erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2507833