2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
L13D lokala saltzea, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (9. azpiarea, 11. hiri-unitatea). Helbidea: Irulegiko gazteluaren plaza 7
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako Irulegiko gazteluaren plazako 7an dagoen L13D lokala (1987 lurzatia, 2. poligonoa, 9. azpiarea, 11. hiri-unitatea).
Hasierako prezioa: 53.501,50 euro.
Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.
Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2507831