122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L13E lokala saltzea (2. poligonoko 1987. lurzatia, 8. azpieremua, 14. hiri-unitatea, Mutiloako Irulegiko Gazteluaren plaza 5)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 29an, erabaki zuen enkante publikoa egitea, gutun-azal itxiaren bidez, honako hau saltzeko: L13E lokala (2. poligonoko 1987. lurzatia, 8. azpieremua, 14. hiri-unitatea, Mutiloako Irulegiko Gazteluaren plaza 5).

Hasierako prezioa: 48.581,00 euro.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren Erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2507830