122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 689. lurzatian, eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 28ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 4. poligonoko 689. lurzatian, Talleres Arania SLk sustatua, bai eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Altsasun, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2507820