2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
25-00703 gora jotzeko errekurtsoa, merezimendu-lehiaketaren behin betiko balorazioari buruz, familia-hezitzaileen bi lanpostu betetzeko deialdian
Interesdunei dei egiten zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 25-00703 gora jotzeko errekurtsoan, zeina jarri baitzuen María Isabel Gutiérrez Iñigok, San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2025eko martxoaren 26ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen epaimahai kalifikatzaileak 2024ko azaroaren 26an hartutako erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Orobat 2024ko abenduaren 17an jarritako gora jotzeko errekurtsoaren isilbidezko ezespenaren aurka doa gora jotzeko azken errekurtso hori (abenduko errekurtsoa familia-hezitzaileen bi lanpostu betetzeko deialdiaren merezimendu-lehiaketaren behin betiko balorazioari buruzkoa da).
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Adrianen.
San Adrianen, 2025eko ekainaren 5ean.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2507984