122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi osoan

Ikusirik 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ean, argitaratu zela deialdi hau: Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi osoan.

Azterturik aurkeztutako eskabideak, eta dokumentuak eta eskaerak aurkezteko epea iragan ondoan; deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea.

Ebazten dut:

–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

JOSEBA URZAINKI PETROTX

ASIER DIAZ DE ZERIO LAZKANO

SANTIAGO BISIGNANI BRANA

ASIER DE LA ERA MUJICA

JULEN REKALDE IZCO

JUAN JOSE ARTUCH NAPAL

Baztertuak: inor ez.

–Epaimahaia eratzeko deialdia egitea.

–Oposizioko proba teoriko-praktikoaren data ezartzea. 2025eko ekainaren 23an eginen da, 10:00etan, Erronkariko udaletxearen aretoan..

–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea; orobat, interesdunei ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Erronkarin, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2507915