2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko lantegi eskolako irakaslearen 1 lanpostu, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona
Lanpostuaren araubide juridikoa aldatzea.
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2025eko maiatzaren 27an:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 6an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Juana María Zaragüeta Urrutia langile lan-kontratudun finko izendatzea lantegi-eskolako irakaslearen lanpostuan, lantegi-eskolako irakaslearen 1 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren esparruan –aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona–.
Gerora, Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak 2024ko plantilla behin betiko onestea erabaki zuen 2024ko maiatzaren 24an. Onespena 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, argitaratu zen.
Aipatu plantilla organikoaren arau osagarrien 19. klausulak xedatzen duenez, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen esparruan, azken urteetako epaien betearazpenen ondorioz lan-araubidean integratuta zeuden plazak funtzionario araubidera birmoldatzea ezartzen da. Funtzionario berriak izendatzen diren unean itzuliko dira plaza horiek funtzionario araubidearen barruan egotera, egonkortze-prozesuen ondorioz.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa ez zaie aplikatuko jatorrian eta zerbitzuaren berezitasunak kontuan hartuta lan-araubidean sartuta dauden zerbitzuei, hau da, gizarte enpleguari eta Udalaren Etxez etxeko arreta-lantaldeari.
Horren ondorioz, plantilla organikoaren arau osagarrien 19. klausula betez, EBATZI DUT:
1. 203300 plazaren araubide juridikoa aldatzea eta funtzionario araubidekoa bilakatzea eta, beraz, ezartzea Juana María Zaragüeta Urrutia funtzionario izendatzea.
2. Zehaztea aldaketa horrek atzeraeraginezko ondorioa izanen duela plantilla organikoaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik, hau da, 2024ko ekainaren 25etik.
3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 27an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2507755