122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LANA

Deialdia, bete dadin administrari laguntzailearen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, Udalaren zerbitzura, funtzionarioen araubidean. Piedramillerako, Muesko eta Sorladako udaletan ere arituko da. Izendapena

2025eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, deialdi bat, bete zedin administrari laguntzailearen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, Lanako Udalaren zerbitzukoa, funtzionarioen araubidean. Piedramillerako, Muesko eta Sorladako udaletan ere aritzekoa da. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Lanako Udalak, Alkatetzaren 2025eko ekainaren 10eko ebazpen baten bidez, M.ª Lourdes Galdeano Lander izendatu zuen, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Lanan, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2508373