Iragarkia
122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 5 lanpostu
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 28ko 1410. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Burlatako Udalean aritzeko udaltzain-agentearen bortz lanpostu oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 11.10, 11.15, 11.23, 11.26 eta 11.30.
Burlatan, 2025eko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea udaltzain-agentearen bortz lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, Burlatako Udaltzaingo Zerbitzuan aritzeko.
Udaltzain-agenteen bortz lanpostuek, zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan: 11.10, 11.15, 11.23, 11.26 eta 11.30 (enplegu publikoaren eskaintza argitaratu zen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ekoan).
Deialdiaren xede diren lanpostuak honako txanda hauetan banatzen dira, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):
a) Bi lanpostu txanda irekian.
b) Hiru lanpostu igoera txandan, Nafarroako Administrazio Publikoko langileendako.
Igoera txandako lanpostuen barnean 11.23 plaza dago, eta 2024ko plantilla organikoan euskararen C1 mailaren berariazko baldintza jasota du.
Igoera txandako lanposturen bat bete gabe gelditzen bada, izangairik ez dagoelako edo aurkezten diren izangaiak hautaprobetan eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, txanda irekikoari gehituko zaio.
Halaber, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
1.2. Izendatzen diren izangaiak beteko ditu udaltzain-agenteak dituen eginkizunak, eta izanen ditu dagozkion eskubide eta betebeharrak, zeinak ezarri baitira Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta lege hori garatzeko araudian; gainera, C mailan sailkatuko da.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Prozedura honako arau hauen aplikazio-xedapenen arabera tramitatuko da:
–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.
–718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duena.
–113/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena.
–Aplikagarri diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Txanda irekia.
Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hemezortzi urte beteak izatea, eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.
c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea, edo eskuratzeko moduan egotea.
d) Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.
e) Behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta ez izatea deialdi honen IV. eranskinean jasotako baztertzeko arrazoi medikorik.
f) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
g) A2 edo A eta B motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimenak edukitzea, indarrean, betiere, eta puntu askirekin.
h) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpen baten bidez hartuko da konpromiso hori.
i) Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aurreikusitako delituengatik epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea.
3.2. Igoera-txanda.
Txanda irekiko izangaiei eskatutako baldintzez gain, igoera txandako izangaiek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, eta Administrazio Publikoetan bortz urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela benetan zerbitzuak kidego horietan.
b) Bertzalde, 3.1eko c) letran adierazitako baldintzaren ordez, administrazio publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte onartuak froga daitezke.
c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada igoera lortu nahi duen udal horretako bertze lanpostu finko edo aldi baterako batean.
d) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
e) 11.23 plaza eskuratzeko, C1 titulua edo baliokidea izatea frogatu beharko da.
Betebehar hauek eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen bete behar dira, 3.1. oinarriko g) letrakoa izan ezik, A edo A2 motako gidabaimena, prestakuntza ikastaroan onarturiko izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko baita.
Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.
4.–Eskabideak eta tasak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.2. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Erregistro Telematikoaren bidez (https://sedeelectronica.burlada.es) aurkeztu beharko dira, DNI-e edo CL@VE ziurtagiri digitalaren bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3.e artikuluan eta 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera: "1. Nafarroako Administrazio Publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko. 2. Aurreko apartatuan aipatutako hautapen prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeak, egunetan adierazitakoak, egun naturalekoak direla ulertuko da beti".
Eskabideak deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduari lotu beharko zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak.
Eskaera-eredua behar bezala beteta aurkeztu beharko da.
4.3. Tasak.
Ordaindu beharreko zenbatekoa:
–25 euro, oro har.
–Doakoa, lanik izan ez eta prestaziorik kobratzen ez dutenendako.
Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, behar denean, frogagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.
4.4. Izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:
1. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
2. Burlatako Udalari behar den zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio eskubideen tasagatik, edo ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiriak.
3. Ziurtagiria, Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralak egina, frogatzen duena ez dagoela erregistro horretan aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.
4. Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharko dute abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana.
5. Igoera txandako 11.23 plazan interesa duten izangaiek C1 titulua edo baliokidea badutela frogatu beharko dute.
Deialdian aurreikusitako baldintzak ez betetzeak berarekin dakar izangaia kanporatzea.
4.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
4.6. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
5.–Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkatetzak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzeko aginduko du (https://sedeelectronica.burlada.es).
Horretarako, bi zerrenda eginen dira:
1. Onartuak, txanda irekian.
2. Igoera-txandako izangaiak.
5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hurrengo hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondoren, alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da (https://sedeelectronica.burlada.es).
Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Oposizio hori eginen da 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean.
5.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
6.–Kalifikazio-epaimahaia.
6.1. Osaera.
Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Lehen epaimahaikidea: Mikel Astiz Azagra, Burlatako Udaleko Udaltzaingoko burua.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Bigarren epaimahaikidea: Eduardo Beperet Redin, Iruñeko Foru Poliziaren inspektoreordea.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Hirugarren epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikide-idazkaria: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
6.2. Eraketa eta jarduna.
Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute kalifikazio-epaimahaiko epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du. Aditu horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Oposizioa nola eginen den.
7.1. Oposizioa.
Oposizioaldia 2025eko abuztutik aurrera hastea aurreikusten da eta edozein modutan deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluak eta 113/1985 Foru Dekretuaren 16.j artikuluak araututakoaren arabera.
Oposizioko lehen fasean, proba batzuk egin beharko dira, baztertzaileak: ezagutzak, egoera fisikoa, psikoteknikoa eta medikoa. Bigarren fasean, berriz, oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da lehen proba non, noiz eta zein ordutan hasiko den.
Hautapen proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.burlada.es), eta bortz egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitaratuko dira udal egoitza elektronikoan. Aditzera emanen da, orobat, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez ere 48 ordu lehenago.
7.2. Hautapen aldiko probak: 190 puntu.
Hautapen aldiko proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.
Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, dagokien kalifikazioarekin batera, prozesua gainditu duten edo ez adieraziz.
Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:
a) Lehenbizikoa: Proba teorikoa (100 puntu gehienez).
Test motako 80 galderako ariketa izanen da. Galdera bakoitzean hiru erantzun aukera emanen dira. Proban, erreserbako bortz galdera gehigarri izanen dira, azterketako galderaren bat kendu behar bada ere; hala ere, epaimahaiaren ustez galdera oker gehiago badago, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko. Baliozko erantzun bakoitza 1,25 punturekin baloratuko da.
Alkatetzaren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira bai proba egiteko denbora, bai erantzun okerren zigorra. Galdera guztiak II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoak izanen dira.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Proba honetan 100 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituztenak.
Behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko 5 egun balioduneko epea emanen da, egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.
Proba teorikoaren behin betiko emaitzak argitaratzen diren zerrendan, gainditu duten izangaiek, bigarren proba egin ahal izateko, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute. Bertan berariaz adieraziko dute proba egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak dituztela. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.
b) Bigarrena: Gaitasun fisikoa neurtzeko proba (40 puntu gehienez).
Proba teorikoa gainditu duten izangai guztiek eginen dituzte proba fisikoak.
Deialdiko III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira; baztertzaileak izanen dira.
Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren.
Ariketa bakoitzari bortz puntutik hamar puntura bitarte emanen zaizkio. Izangaiek ez badituzte proba guzti-guztietan lortzen III. eranskinean haietarako ezarritako gutxieneko puntuazioak, baztertu eginen dira. Era berean, baztertu eginen dira dopinaren kontrako kontrolean positiboa ematen dutenak, edo kontrola egitea onartzen ez dutenak.
Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:
1. Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 5-10 puntu bitarte.
2. Uretako trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.
3. Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.
4. Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.
Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo bertze egun batean. Kontrola egin daiteke ariketa batean lortutako sailkapenari jarraikiz, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialerako inprimakia, zeina ezarria baitago Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauetan. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak.
Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan hura egitera agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak, kontrola egitera beharturik balego, nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.
Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean jasotako substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).
Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.
Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, dena delako izangaia hautapen-prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, ez eta kalifikazio-epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.
Bigarren proba honetako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatzen ahalko dira, epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan soilik, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.
Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.
Behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko 5 egun balioduneko epea emanen da, egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.
c) Hirugarrena: Proba psikoteknikoa (50 puntu gehienez).
Zenbait proba eginen dira, izangaiak lanpostuko lanbide-profilaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Egin beharreko proben tartean elkarrizketa pertsonala antolatuko da, eta/edo talde-lanekoa.
Proba fisikoak gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.
Proba nola eginen den:
–Profil profesiografikoa zehaztea: proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio-epaimahaiak, edo hark izendatutako langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak zehaztuko dira, bai eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.
–Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, probak egin aurretik, garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, Psikologiaren Atalarekin koordinatuko da, eta hark emanen dizkio profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.
Proba honetan 50 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.
Behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko 5 egun balioduneko epea emanen da, egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.
D) Laugarrena: Proba medikoak ("gai" edo "ez gai" kalifikazioa).
Lehen hiru probak gainditzen dituzten izangaiei proba medikoak eginen zaizkie, betiere deialdiko lanpostuak betetzeko adinako kopuruan (epaimahaiak zehaztuko du kopuru hori eta handitzeko aukera egonen da). Proba medikoen bidez, egiaztatuko da badutela gaitasun psikofisikoa, deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
Osasun-azterketa eginen du Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.
Aurreko apartatuan aipatu zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita, hamar egun naturaleko epean, izangaiek deialdia egin duen administrazioan aurkeztu beharko dituzte deialdian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak.
Aurreko izapideak beteta, epaimahaiak jendaurrera aterako du prestakuntza-ikastaroan onartuak izan direnen behin betiko zerrenda. Behin-behinean onartutako izangairen batek "ez gai" kalifikazioa jaso balu, haren ordez behin betiko zerrendan sartuko da puntuazio handiena lortu duen izangaia, probak gainditu dituzten eta prestakuntza-ikastarorako lehenago onartu ez diren izangaien artean hautaturik.
Dauden lanpostu guztiak zehaztuta eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, Nafarroako Segurtasun Eskolarako ikaspostu hutsak adjudikatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekia eta igoera txanda.
7.3. Lanpostuen adjudikazioa.
Prestakuntza-ikastaro aitzineko hautaproben kalifikazioa burututa, epaimahaiak argitaratuko du gainditu dituzten izangaien zerrenda, puntuazio-ordenaren arabera, puntuazio handienetik txikienera, eta prestakuntza ikastaroa egitera behin-behinekoz onartu direnen zerrenda. Deitutako lanpostu kopurua adina izangai sartuko dira zerrendan.
Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztira lortutako puntuazioak handienetik txikienera ordenatuta: bat igoera txandako lanposturako eta bertze bat txanda irekiko izangaiena. Dei egiten hasiko da lehenik, igoera txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako lanpostu hutsak adjudikatzeko. Lanpostu horiek bete ondoren, gauza bera eginen da txanda irekiko izangaiak jasotzen dituen zerrendarekin, igoera txandako lanpostu hutsak adjudikatu zaizkienak kenduta.
Nafarroako Segurtasun Eskolarako lanpostuak esleitzeko ekitaldia eginen da zehazteko nor sartuko den bete beharreko lanpostuetarako.
Ekitaldi honetan lanpostua lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko lanpostu kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.
Berdinketarik gertatuz gero puntuazio osoan, lehenbiziko proba teorikoan puntu gehien lortu dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren eta hirugarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, berdinketa ebatziko da epaimahaiak berariaz antolatzen duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena.
7.4. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako dokumentazioa eta ikastarorako onarpena (gai).
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiak frogatu beharko du, hamar egun balioduneko epean, ikastarorako onartutakoen behin-behineko zerrenda Burlatako Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan jendaurrean jartzen denetik, betetzen dituela deialdi honetako betebeharrak eta baldintzak. Horretarako, izangaiek ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Udal honetako Erregistro Orokorrean:
a) Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.
b) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua izan dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
c) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
d) Erantzukizunpeko adierazpena, agertzen duena armak eramateko konpromisoa, legeak hala baimenduz gero eta Udalak hala eskatuz gero.
e) Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia.
f) Nomina zer bankutan edo aurrezki kutxatan jaso nahi den, hango libretaren fotokopia.
Agiri horiek aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiak hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira.
Epaimahaiak, ikusirik izangaiek aurkeztutako dokumentazioa eta azterketa medikoaren emaitzak, hautapen prozesuan sortutako bajak ezarriko ditu, eta baja haiek bazterturik gelditu ez diren bertze izangai batzuekin beteko ditu, betiere proba medikoak gainditu eta eskatutako dokumentazioa aurkezten badute. Hori egindakoan, oinarrizko prestakuntzako ikastarora onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da Udalaren egoitza elektronikoan.
Prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta honako hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean ezarritako aginduak eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
Jarraikiz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean aurreikusitakoari, izangairen batek gainditu badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zuzendaritzak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, frogatzen duena ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, bertze ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenak, edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokion puntuazioa ere emanen du.
7.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa eta praktiketako funtzionarioak izendatzea.
Alkatetzaren ebazpen baten bidez, prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak izendatuko dira Burlatako Udaleko praktiketako funtzionario, eta atxikiko zaizkio Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, salbu eta lehendik Nafarroako bertze administrazio publiko bateko funtzionario badira. Azken kasu horretan, jarduneko egoera administratiboan mantenduko dira lehendik funtzionario diren prestakuntza-ikastaroko izangaiak, ikastaroak dirauen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Zehazki, langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko.
Txanda irekian, praktiketako funtzionarioek jasoko dute bete nahi duten lanpostuari dagokion hasierako soldata eta, bidezkoa bada, familia laguntza; halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen bertze araubide batean, horrexetan segituko baitute halakoetan.
Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari, kidegoari edo karrerari dagozkion eskubideak.
Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak baja hori jakinaraziko dio Udalari.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen egindako mediku-azterketaz gain, ikastaroa bitartean edo hura bukatutakoan izangaiek pasatu beharko dituzte agintzen zaizkien proba mediko guztiak, frogatzeko segitzen dutela betetzen deialdiaren 3.1.d) atalean aipatzen den baldintza. Proba horien bidez atzematen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen prozesutik, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.
Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak, baldin hautapen-prozesuan baja ematen ez bazaio gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionario izaten segituko du lanpostuaz jabetu arte.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaia kalifikatuko da, ateratako puntuazioaren hurrenkeran. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak aipatutako ikastaroan ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarendako.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak deialditik bazterturik geldituko dira.
7.6. Azken kalifikazioa.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen-prozesu guztiko puntuazioak, alegia, hautapen fasean eskuratutako puntuazioak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroko puntuazioa.
8.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.
Kalifikazio-epaimahaik, izangaiek Segurtasun eta Larrialdi Eskolan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioan ateratako puntuazio osoaren arabera), eta alkatetzari igorriko dio gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori argitaratuko da egoitza elektronikoan.
Funtzionario izendatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko 10 egun balioduneko epea izanen da, izendapen proposamena egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita.
9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
9.1. Izendapena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, alkatetzaren ebazpen baten bidez, Udaleko funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditu duten izangaiak, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.2. Jabetza hartzea.
Izangaiek izendapenaren alkatetza ebazpenean adierazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuez. Burlatako Udaltzaingoko lanpostuez jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.
Ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badaude edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako bertze araubide batean izena emanak badira; orduan, eta izendatu aitzin, babes araubide horretan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
10.–Datu pertsonalak babestea.
Burlatako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, datu pertsonalak erabiltzen direnean enplegu deialdiak kudeatzeko, Udalak dituen botere publikoak baliatuz.
Datuak laga dakizkieke bertze toki-erakunde, sozietate publiko eta partzuergo batzuei edo bertze edozein organismo publikori, deialdiko lanpostuaren antzeko lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, beharren arabera, bat etorriz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.e) artikuluan ezarritakoarekin:
"Datuen tratamendua beharrezkoa da, eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean".
Aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bertzalde, Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak bete beharko dira.
Emaitzak udalaren webgunean eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazitakoaren arabera.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, zuzenak ez badira zuzentzeko, datuak ezabatzeko eskatzeko, haien tratamenduaren aurka egiteko eta gainerako eskubideez baliatzeko; horretarako helbide honetara jo beharko dute: Burlatako Udala. Larrañetako plaza, 31600 Burlata (Nafarroa). Telefonoa: 948 23 84 00. Helbide elektronikoa: dpd@burlada.es.
Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.
Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza, pribatutasun-politikaren atalean.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen tokiko organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE-ORRIA
https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=9925
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Atal juridikoa.
1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.
2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: udalerria. V. titulua: toki-erakundeei buruzko xedapen komunak. VII. titulua: toki-erakundeen zerbitzurako langileak. X. titulua: biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea. XI. titulua: zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.
3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea, I. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.
4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun indar eta kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua: autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua: estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: Udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena eta seigarrena.
5.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautapena. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua. Administrazio egoerak.
6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.
7.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.
8.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. I. eta II. tituluak.
9.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea. II. liburuaren barnean: "Sumarioa", I. titulua: "Salaketa", III. titulua: "Polizia judiziala", VI. titulua: "Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea" eta I. kapitulua: "Toki itxian sartu eta hori miatzea", VIII. titulutik: "Konstituzioaren 18. artikuluan aitortutako eskubideak mugatzen dituzten ikerketa neurriak". IV. liburuaren barnean: "Prozedura bereziak", II. kapitulua: "Polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduketak", II. titulutik: "Prozedura laburtua", eta III. titulua: "Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura".
10.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.
11.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
12.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Hitzaurrea: I. kapitulua: xedapen orokorrak, II. kapitulua: dokumentazio eta identifikazio pertsonala, III. kapitulua: herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak, eta V. kapitulua: zehapen araubidea.
13.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.
14.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.
15.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: prozeduran interesdun direnak, I. kapitulua: jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. II. titulua: administrazio publikoen jarduera, I. kapitulua: jarduketarako arau orokorrak eta II. kapitulua: epemugak eta epeak. III. titulua: administrazio egintzak, I. kapitulua: administrazio egintzen betekizunak, II. kapitulua: egintzen eraginkortasuna, III. kapitulua: deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. V. titulua: egintzak bide administratiboan berrikustea, I. kapitulua: ofiziozko berrikuspena, eta II. kapitulua: administrazio errekurtsoak.
16.–Udalaren ordenantza, Burlatako merkataritza ez-egonkorra arautzen duena (2020ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa eta 2020ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koan aldatua).
17.–Udalaren osasun ordenantza, Burlatako udal-mugartean animaliak edukitzearen gainekoa. (2004ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa eta 2005eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koan eta 2018ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koan aldatua).
18.–Iruñerriko Ibai Parkearen erabilera ordenantza (2014ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 9koa).
19.–Etika eta deontologia poliziala:
–Jokabide kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioendako (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).
–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.
–Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).
20.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio eremua. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.
21.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.
22.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, arautzen duena ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra.
23.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.
24.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.
25.–Burlatako hiri-inguruneak (udalaren web-orriko informazioaren arabera).
26.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.
III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK
1.–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 38 kg gizonendako eta 24 kg emakumeendako.
Deskripzioa: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonendako, eta 24 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz helduz eta hatzak itxirik eta sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen bertze edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.
Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.
Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:
–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.
Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
ZENBAT ALDIZ GIZONEK | ZENBAT ALDIZ EMAKUMEEK | NOTA |
30 baino gutxiago | 20 baino gutxiago | Baztertua |
30 eta 35 artean | 20 eta 25 artean | 5,0 |
36 eta 41 artean | 26 eta 31 artean | 5,5 |
42 eta 46 artean | 32 eta 36 artean | 6,0 |
47 eta 50 artean | 37 eta 40 artean | 6,5 |
51 eta 54 artean | 41 eta 44 artean | 7,0 |
55 eta 57 artean | 45 eta 47 artean | 7,5 |
58 eta 60 artean | 48 eta 50 artean | 8,0 |
61 eta 62 artean | 51 eta 52 artean | 8,5 |
63 eta 64 artean | 53 eta 54 artean | 9,0 |
65 | 55 | 9,5 |
66 edo gehiago | 55 edo gehiago | 10,0 |
2.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).
Deskripzioa: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.
Ezin izanen da erabili neoprenozko jantzirik.
Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ez eta urpean ibiltzeko bertze tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Nahitaezkoa da igeritako txanoa janztea.
Saio bakarra eginen da.
Nola eginen den: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretara bota eta 50 metro igerian eginen ditu (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metro itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ez da igoko inolako irteera-plataformatara edo euskarritara.
Epaile kronometratzaileak "ya" erratean hasiko da ibilbidea.
Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:
–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak edo ertza euskarritzat edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.
–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.
–Kalez aldatzen bada.
–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.
Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko):
DENBORA | DENBORA | NOTA |
42"tik gora | 48"tik gora | Baztertua |
41"9tik 41"era bitarte | 47"9tik 47"ra bitarte | 5,0 |
40"9tik 40"ra bitarte | 46"9tik 46"ra bitarte | 5,5 |
39"9tik 39"ra bitarte | 45"9tik 45"ra bitarte | 6,0 |
38"9tik 38"ra bitarte | 44"9tik 44"ra bitarte | 6,5 |
37"9tik 37"ra bitarte | 43"9tik 43"ra bitarte | 7,0 |
3.–Zalutasun proba (Barrow testa).
Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzeko aldean.
Nola eginen den: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bortz zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzari bigarren aukera emanen zaio ibilbide bakoitzean, lehenengo saioa baliogabetzat hartzen bada.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:
a) Izangaiak zutoinetako bat botatzen duenean.
b) Zutoin bat hartzen duenean, eror ez dadin.
c) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.
Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:
a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.
b) Probarako ezarritako gehieneko denbora gainditzea.
Puntuazioa: izangaiek bi ibilbidetan egindako denbora batuko da (A + B), kontuan izanik ibilbideak bukatuko direla izangaiak berriz irteera marra gurutzatzen duenean. Ondoko eskalari jarraituko zaio (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko):
DENBORA | DENBORA | PUNTUAZIOA |
24"tik gora | 26"tik gora | Baztertua |
24"tik 23"9ra bitarte | 26" eta 25"9 artean | 5,0 |
23"8tik 23"7ra bitarte | 25"8tik 25"7ra bitarte | 5,5 |
13"6 eta 23"5 artean | 25"6 eta 25"5 artean | 6,0 |
23"4tik 23"3ra bitarte | 25"4tik 25"3ra bitarte | 6,5 |
23"2tik 23"1era bitarte | 25"2tik 25"1era bitarte | 7,0 |
23"0tik 22"9ra bitarte | 25"0tik 24"9ra bitarte | 7,5 |
22"8tik 22"7ra bitarte | 24"8tik 24"7ra bitarte | 8,0 |
22"6tik 22"5era bitarte | 24"6tik 24"5era bitarte | 8,5 |
22"4tik 22"3ra bitarte | 24"4tik 24"3ra bitarte | 9,0 |
22"2tik 22"1era bitarte | 24"2tik 24"1era bitarte | 9,5 |
22" edo gutxiago | 24"0 edo gutxiago | 10,0 |
4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).
Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bertzea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Soinua tarte erregularren arabera emanen da. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.
Testaren helburua da markatzen den erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio bertzerik gabe.
Izangai bakoitzaren proba bukatuko da une honetan eta ordura arte egin dituen tarteak kontatutako dira.
Saioa baliogabetzat hartuko da ondoko kasu hauetan:
–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.
–Izangaia bere kaletik ateratzea.
–Izangaiak ibilbide bat bukatutzat ematea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.
–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.
–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko bertze marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko bertze marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.
Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:
TARTEAK | TARTEAK | PUNTUAZIOA |
10 baino gutxiago | 8,0 baino gutxiago | Baztertua |
10,0 | 8,0 | 5,0 |
10,5 | 8,5 | 5,5 |
11,0 | 9,0 | 6,0 |
11,5 | 9,5 | 6,5 |
12,0 | 10,0 | 7,0 |
12,5 | 10,5 | 7,5 |
13,0 | 11,0 | 8,0 |
13,5 | 11,5 | 8,5 |
14,0 | 12 | 9,0 |
14,5 | 12,5 | 9,5 |
15,0 edo gehiago | 13,0 edo gehiago | 10,0 |
IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA
1.–Ikusmena. Begien sistema.
–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:
- 4/10 bi begietan, edo,
- 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo,
- 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.
–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da 120°-tik beherakoa izan plano horizontalean, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bertzera.
–Diplopia.
–Diskromatopsia larriak.
–Estereopsirik eza.
–Keratotomia erradiala.
2.–Entzumena. Entzumen sistema.
–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.
–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.
3.–Mintzamena.
–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.
4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.
–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.
–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.
–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.
–Zifosiak, 30° baino handiagoak.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.
–Espondilitis ankilosatzailea.
–Paget-en eritasuna.
–Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).
–Fibromialgia.
–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.
5.–Digestio aparatua.
–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.
–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.
–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Gibeleko zirrosia.
–Behazun-zirrosi primarioa.
–Pankreatitis kronikoa.
–Fibrosi kistikoa.
–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.
–Uzki-esfinterreko ihesa.
6.–Bihotz-hodietako sistema.
–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.
–Arritmia eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.
–Balbulopatiak.
–Miokardiopatiak.
–Perikardiopatia kronikoak.
–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).
–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).
–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.
7.–Arnas aparatua.
–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).
–Pleurako isuri errepikatuak.
–Berezko pneumotorax errepikatuak.
–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.
–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.
8.–Nerbio-sistema.
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta bertzelako eritasun desmielinizatzaileak.
–Neurona motorraren eritasunak.
–Ataxiak.
–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).
–Parkinson-en eritasuna eta bertzelako nahasmendu estrapiramidalak.
–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.
–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bertzelako nahasmenduak.
–Bertigoak.
–Siringomielia.
–Hidrozefalia.
–Miopatiak.
–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.
–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.
–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.
–Neke kronikoaren sindromea.
–Anosmia.
–Bertze nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.
9.–Nahasmendu psikiatrikoak.
–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.
–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.
–Eskizofrenia eta bertze nahasmendu psikotiko batzuk.
–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).
–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.
–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.
10.–Aparatu genitourinarioa.
–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Gernu-inkontinentzia.
–Giltzurrun-polikistosia.
11.–Sistema endokrinologikoa.
–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.
–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Addison-en gaixotasuna, Cushing-en sindromea, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen bertze nahasmendu batzuk.
–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.
–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.
–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.
–Bertzelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.
–Adenomatosi endokrino anizkoitza.
–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.
–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute haien zabalerarengatik, ondorio funtzionalengatik eta kokapenarengatik.
13.–Odola eta organo hematopoietikoak.
–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.
–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.
–Hemofiliak eta hemostasiaren bertze nahasmendu batzuk.
–Immunoeskasiak.
–Esplenektomia.
–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.
14.–Bertzelakoak.
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-en sindromea.
–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 30).
15.–Azalpen orokorrak.
–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.
–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Edozein aparaturen eta sistemaren bertze edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.
V. ERANSKINA.–ZINPEKO DEKLARAZIOA
Izena: ..........................................................................................., NANa: ....................................., ADIERAZTEN DUT:
Behar diren baldintza fisikoak eta osasun-baldintzak betetzen ditudala proba fisikoak egiteko honako deialdi honetan (II. eranskineko probak): Burlatako Udaltzaingoko udaltzain agentearen bortz lanpostu betetzeko deialdia.
Hala adierazten dut, izangai gisa, aipatu deialdiaren 4.4.3 atalean ezarritakoarekin bat.
Burlatan, 2025eko .....................aren .....(e)(a)n.
Stua.:
Iragarkiaren kodea: L2507900
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
