122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47/2025 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita okupatu aurreko aktak egitera "Caparrosoko haize parkea berrindartzea" izeneko proiektuan, Caparrosoko udal mugartean. 1068-4-CE.

Energiaren, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 36/2025 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "Caparrosoko haize-parkea berrindartzea" izeneko proiekturako, Caparrosoko udal mugartean, eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen. Espedientearen kodea: 1068-4-CE.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Caparrosoko alkateari, edo hark eskuordetutako zinegotziari, okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Caparrosoko udaletxean, 2025eko uztailaren 21, 22 eta 23an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Eólica Caparroso SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 29an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2506340