1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
45/2025 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita okupatu aurreko aktak egitera 47,73 MW-eko "Cierzo IV" eguzki instalazio fotovoltaikoaren, "SET Castejón Promotores" azpiestazioaren eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegituren proiektuan (2. fasea), Castejongo eta Tuterako udal mugarteetan (5041-CE eta SAT11133).
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 57/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ekoan), aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion EDP Renovables España SLU enpresari energia elektrikoa ekoizteko 47,73 MW-eko potentzia instalatuko "Cierzo IV" eguzki instalazio fotovoltaikorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Castejongo eta Tuterako udal mugarteetan (5041-CE eta SAT11133 espedienteak).
Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 19ko 28/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8koan), EDP Renovables España SLU enpresari eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaion instalazio horretarako (1. fasea) eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen; horrekin batera, onetsi ziren "Cierzo IV" eguzki instalazio fotovoltaikoaren exekuzio proiektua, Juan García Sopeñak sinatutakoa, "SET Promotores Castejón 400/30 kV" exekuzio proiektua, Javier Martínez de Abellanosak sinatua, eta "LAT 400 kV SET Castejón Promotores-SET Castejón" exekuzio proiektua, José María Navas Villegas jaunak sinatua, eta hogeita hamasei hilabeteko epea eman zen obrak egiteko.
Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 14/2025 Ebazpenaren bidez, proiektu honen onura publikoa zehazki deklaratzen da (2. fasea): energia elektrikoa ekoizteko 47,73 MW-eko "Cierzo IV" eguzki instalazio fotovoltaikoa, "SET Castejón Promotores" azpiestazioa eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Castejongo eta Tuterako udal mugarteetan.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Castejongo alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Castejongo udaletxean, 2025eko uztailaren 21, 22 eta 23an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea EDP Renovables España SLU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Iruñean, 2025eko apirilaren 29an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
Iragarkiaren kodea: F2506339