122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2025 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza zuzendaritza nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita okupatu aurreko aktak egitera 46,87 MW-eko "Cierzo II" eguzki instalazio fotovoltaikoaren eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituren proiektuan (2. fasea), Corellako, Cintruenigoko, Tuterako eta Castejongo udal mugarteetan (5039-CE).

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 58/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan), aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion EDP Renovables España SLU enpresari energia elektrikoa ekoizteko 46,87 MW-eko potentzia instalatuko "Cierzo II" eguzki instalazio fotovoltaikorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Corellako, Cintruenigoko, Tuterako eta Castejongo udal mugarteetan (5039-CE espedientea).

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak uztailaren 15ean emandako 95/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan), aipatutako instalazioa eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaion EDP Renovables España SLUri, eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen (1. fasea); halaber, "Cierzo II" eguzki instalazio fotovoltaikoaren administrazio proiektuaren aldaketa onetsi zen, eta hogeita hamasei hilabeteko epea eman obrak egiteko.

Energiako, Enpresa I+G+B-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 31/2025 Ebazpenaren bidez, proiektu honen onura publikoa zehazki deklaratu zen (2. fasea): energia elektrikoa ekoizteko 46,87 MW-eko "Cierzo II" eguzki instalazio fotovoltaikoa eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Corellako, Cintruenigoko, Tuterako eta Castejongo udal mugarteetan (5039-CE espedientea).

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corellako eta Cintruenigoko alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Corellako eta Cintruenigoko udaletxeetan, 2025eko uztailaren 21, 22 eta 23an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea EDP Renovables España SLU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako eta Cintruenigoko udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 29an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2506338