Iragarkia
122. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
234/2025 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita ondoko hezkuntza itun hauen aldaketa 2025-2026 ikasturterako: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak, eta Hezkuntza Bereziko unitateak –ebazpen honekin batera doan eranskinean jaso dira–.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 139/2021 Ebazpenaren bidez (119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa), Lehen Hezkuntzarako hezkuntza itunak onetsi ziren, sei urterako. Ondoren, itun horiek aldatu edo zabaldu ziren 2021-2022 ikasturterako, ebazpen hauen bidez: uztailaren 21eko 274/2021 Ebazpena (188. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 12koa), irailaren 16ko 341/2021 Ebazpena (242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) eta urriaren 13ko 369/2021 Ebazpena (248. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa).
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 149/2022 Ebazpenaren bidez (95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 17koa), onetsi ziren Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunen aldaketak, 2022-2023 ikasturterako. Azken ebazpen hori irailaren 30eko 431/2022 Ebazpenaren bidez aldatu zen (213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa).
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren bidez (96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 18koa), onetsi ziren Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako eta Batxilergorako hezkuntza itunak, lau urterako. Ondoren, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 258/2022 Ebazpenaren bidez (124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa), 150/2022 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzendu zen, eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 432/2022 Ebazpenaren bidez (213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa), itundutako unitateen kopurua handitu zen Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 24/2023 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Miravalles-El Redín zentro pribatuaren Batxilergoko etapako hezkuntza ituna azkendu zen.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 25/2023 Ebazpenaren bidez, Burlatako Irabia-Izaga zentro pribatuaren Batxilergoko etapako hezkuntza ituna azkendu zen.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpenaren bidez (96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 9koa), Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko 2023-2024 ikasturterako hezkuntza itunak aldatzea onetsi zen. Ondoren, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 37/2023 Ebazpenaren bidez (214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa) eta urriaren 25eko 75/2023 Ebazpenaren bidez (231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa), apirilaren 5eko 124/2023 Ebazpena aldatu zen.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 125/2023 Ebazpenaren bidez (99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako, eta Hezkuntza Bereziko zenbait unitatetako hezkuntza itunak lau urterako berritzea ebatzi zen. Ondoren, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 380/2023 Ebazpenaren bidez (178. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateen kopurua handitu zen.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 102/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetarako Batxilergoko hezkuntza ituna izenpetzea Burlatako Irabia-Izaga eta Iruñeko Miravalles-El Redin ikastetxeekin.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpenaren bidez (97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa), onetsi zen 2024-2025 ikasturterako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako, eta Hezkuntza Bereziko unitateetako hezkuntza itunak aldatzea. Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 215/2024 Ebazpenaren bidez (148. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 19koa), itundutako unitateen kopurua handitu zen. Ondoren, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 291/2024 Ebazpenaren bidez (196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 26koa) eta urriaren 10eko 330/2024 Ebazpenaren bidez (221. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 31koa), apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpena aldatu zen.
Hezkuntza itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 46. artikuluak aipatzen du zilegi izanen dela unitateen kopurua aldatzea hezkuntza ituna Hezkuntza Departamentuarekin sinatua duten ikastetxeetan, hezkuntza eskubideari berme egokia eman ahal izateko.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 426/2024 Ebazpenaren bidez, prozedura ezarri zen, batetik, hezkuntza itunak aldatzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2025-2026 ikasturterako, eta, bestetik, hezkuntza itun berriak sinatzeko.
Ikusirik aurkeztutako eskaerak eta alegazioak, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42.etik 46.era bitarteko artikuluetan eta arestian aipatutako abenduaren 19ko 426/2024 Ebazpenean xedatutakoaren arabera.
Ikusirik itunpeko ikastetxe pribatuetako baimendutako gehieneko edukieren gaineko txostena, zeina aurkeztu baitu Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko ikastetxeak eta irakaskuntzak baimentzeko eta erregistratzeko unitateak.
Ikusirik ikastetxe bakoitzaren kasuistikaren gaineko txostenak, zeinak aurkeztu baitituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak.
Aintzat hartuta hezkuntza etapa eta maila bakoitzean 2025-2026 ikasturtera begira dauden eskolaratze-aurreikuspenak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko plangintzako arloak helarazi dituenak.
Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak, eta Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuak proposaturik.
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, eta Hezkuntza Bereziko unitateetan hezkuntza itunak aldatzeko prozedura, 2025-2026 ikasturterako –ebazpen honen I. eranskinean jaso da–.
Aurreikuspen horiek doituko dira, behin betiko formalizatu aurretik, aintzat hartuta ikasleen aurreinskripzioaren eta matrikulazioaren prozesua amaitu ondoren eguneratuta gelditzen diren eskolaratze-datuak.
2. Ezestea bi hezkuntza itun berri sinatzeko Olazko Salestarren Ikastetxe Bateratuak egindako eskaera, zehazki, Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinua eta Edizioa goi mailako heziketa zikloa eta Fabrikazio Adimendunean Espezializatzeko Ikastaroa ezartzeko.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak jakinarazi duenez, bi alderditan zentratuta daude Lanbide Heziketako sistemako D eta E graduen eskaintza areagotzearekin lotutako Hezkuntza Departamentuko plangintzako erabakiak: batetik, eskaintzaren hazkundea egonkortu nahi da bai D graduetan (aurreko urteetan egindako erdi mailako eta goi mailako zikloetako eskaintza egonkortuz), bai E graduetan (espezializazio ikastaroetako eskaintza egonkortuz); eta, bestetik, D graduen eskaintza indartu nahi da (oinarrizko zikloetako eskaintza indartuz). Bada, azaldutako plangintzako irizpidea aintzat hartuta, ez da beharrezkotzat jotzen itun berri bat baimentzea Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinua eta Edizioa goi mailako heziketa zikloa eta Fabrikazio Adimendunean Espezializatzeko Ikastaroa ezartzeko.
3. Ezestea hezkuntza itun berri bat sinatzeko Iruñeko Cuatrovientos Ikastetxe Bateratuak egindako eskaera, zehazki, Zuzendaritzarako Laguntzako goi mailako gradu birtual bat ezartzeko, administrazioko eta kudeaketako adarrekoa.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten baten bidez zehaztu duenez, ez da beharrezkotzat jotzen Zuzendaritzarako Laguntzako goi mailako gradu birtual bat ezartzea. Izan ere, Lanbide Heziketako sistemako D eta E graduen eskaintza areagotzearekin lotutako Hezkuntza Departamentuko plangintzako erabakiak bi alderditan zentratuta daude: batetik, eskaintzaren hazkundea egonkortu nahi da D graduetan (aurreko urteetan egindako erdi mailako eta goi mailako zikloetako eskaintza egonkortuz); eta, bestetik, D graduen eskaintza indartu nahi da (oinarrizko zikloetako eskaintza indartuz).
4. Unitate bat gehitzea, aldi baterako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3. mailan Lodosako La Milagrosa ikastetxean, 2025-2026 ikasturterako.
Otsailaren 14ko 47/2025 Ebazpenaren III. eranskinean ezartzen denez, ikastetxe horrek indize negatiboa du hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei dagokienez, eta, horrenbestez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3. mailan ezarritako ratioa gainditzen duenez, orain arteko itundutako hiru unitateez gain, beste unitate gehigarri bat ere izan behar du 2025-2026 ikasturtean.
5. Baimentzea eta ituntzea, 2025-2026 ikasturterako, Lehen Hezkuntzako egitura espezifiko bat (autismoaren espektroko nahasmendu bat dutenentzako trantsiziozko ikasgela bat) Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxean.
Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak 2025-2026 ikasturterako Lehen Hezkuntzarako egitura espezifiko berri bat sortzearen aldeko txostena egin du, zehazki, garapenaren nahasmendu orokortua dutenentzako unitate terapeutiko-hezigarri bat.
6. Ezestea Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeak aurkeztutako eskaera Curriculum aniztasuneko trantsiziozko unitate bat sortzeko 3. mailan.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak jakinarazi dutenez, eskaerak ez luke aurrera egin behar aintzat hartuta ikastetxeko hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen indizea, aniztasunari erantzuteko baliabideen hornidura, ikasle kopurua eta baimendutako itundutako unitateko hornidura.
7. Ezestea Lizarrako Lizarra Ikastola ikastetxeak egindako eskaera Lehen Hezkuntzako egitura espezifiko bat sortzeko.
Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak eskaeraren kontrako txostena egin du, ikasle kopurua ez baita nahikoa 2025-2026 ikasturtean egitura berria irekitzeko.
8. Ezestea Iruñeko Vedruna ikastetxeak aurkeztutako eskaera Curriculum Bereziko Unitate bat sortzeko.
Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak eskaeraren kontrako txostena egin du, ikasle kopurua ez baita nahikoa egitura berria irekitzeko.
9. Onartzea 10 ordu gehigarri sartzea Tafallako Garces de los Fayos Ikastola ikastetxeko itunean, zehazki, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3. mailako ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek osatutako taldearentzat.
10. Mantentzea, aldi baterako 2025-2026 ikasturterako, gehieneko edukiera gainditzen duten itundutako unitateak II. eranskinean zehaztutako ikastetxeetan.
Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren txostenak jakinarazten duenez, zenbait ikastetxeren kasuan, bere garaian, itunek baimendutako gehieneko edukierak gainditzea onartu zuen, aintzat hartuta unitate jakin batzuetan eskolaratzearekin lotutako behin-behineko ohiz kanpoko zirkunstantziak izan zirela. Txostenak unitate horiek etapa bakoitzean 2024-2025 ikasturtean zer edukiera maila izan duten ere zehazten du.
Edozein kasutan, aipatu itunek ezin izanen dute iraun ikasleok unean-unean egiten ari diren etapa edo gradua –Lanbide Heziketa egiten ari direnen kasuan– baino gehiago, baldin eta, betiere, bere garaian itunok sortzea eragin zuten eskolaratze-beharrak mantentzen baldin badira.
Aniztasunari erantzuteko eta inklusioa bultzatzeko programetako unitate espezifikoen kasuan (ikasgela alternatiboak eta autismoaren espektroko nahasmendu bat dutenentzako trantsiziozko unitateak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan; ikasgela alternatiboak, Curriculum Bereziko Unitateak, Curriculum aniztasuneko eta curriculum egokituko programak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; Lanbide Heziketa Bereziko eta Lanbide Heziketako Oinarrizko Graduko hezkuntza zikloak eta helduarora igarotzeko programak ikastetxe espezifikoetan), itundutako unitateon aldi baterakotasuna lotuta dago ikasturte bakoitzean dauden arretako behar aldakorrekin, eta, hortaz, unitateon jarraitutasuna beti dago Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak egindako txostenen mende.
11. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onesten diren aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; eginbidea, batetik, Langileen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak sinatuko du, eta bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala akreditatutako legezko ordezkariak.
12. Ikastetxeak Finantzatzeko Atalak telematikoki bidaliko die ikastetxeei aurreko puntuan aipatutako eginbidea, Langileen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak elektronikoki sinaturik, ikastetxeetako legezko ordezkariak elektronikoki sina dezan.
13. Ebazpen hau ikastetxe interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea amaitzen eta, hortaz, honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
14. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
15. Ebazpena hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamenduko kontu-hartzailetza delagatura, Langileen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko plangintzako arlora, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko ikastetxeak eta irakaskuntzak baimentzeko eta erregistratzeko unitatera, eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora.
Iruña, 2025eko uztailaren 3an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA.–ITUNEN ALDAKETA
HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKO ITUNAK BERRITZEA. 2025-2026 IKASTURTEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK | ||
2024/25 | 2025/26 | ||||
ITUNDUAK | ESKATUTAKOAK | ITUNDUAK | |||
AIEGI | MATER DEI | 6 | 5 | (1) | |
BERA | JESUSEN BIHOTZA-SAGRADO CORAZÓN | 2 | 2 | 1 | (1) |
BURLATA | IRABIA-IZAGA | 14 | 15 | 15 | |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 6 | 6 | 6 | |
LODOSA | LA MILAGROSA | 3 | 4 | (2) (7) | |
IRUNBERRI | ARANGOITI IKASTOLA | 1 | 2 | 1 | (1) (4) |
MUTILOA | LUIS AMIGÓ | 12 | 12 | 12 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN–ESKOLAPIOAK | 9 | 8 | (1) (3) | |
IRUÑA | NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO | 9 | 9 | 8 | (1) |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS | 2 | 2 | 2 | |
TUTERA | COMPAÑÍA DE MARÍA | 12 | 12 | 12 | (5) (6) |
VIANA | ERENTZUN IKASTOLA | 3 | 3 | 3 | (7) |
(1) Ezetsi dira unitateak murrizteko erabakiaren aurrean aurkeztutako alegazioak, ez baitaude nahikoa ikasle; hala badagokio, erabakia onarpen-prozesua amaitzean berraztertuko da. (2) Behin behineko unitate bat gehitu da bost urterako, ikastetxeak indize negatiboa baitu hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei dagokienez. (3) Alegazioak ezetsi dira, ikastetxeak indize negatiboa baitu hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei dagokienez. (4) Itundutako unitateak nahikotzat jotzen dira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. (5) Bederatzi unitate behin betiko + aldi baterako hiru unitate, bat mailako. (6) Aurkeztutako alegazioak ezetsi dira, 338/1997 Foru Aginduaren arabera, konposizio juridikoa bederatzi unitatekoa baita. (7) Unitateetako bat aldi baterako da. | |||||
LEHEN HEZKUNTZAKO ITUNEN ALDAKETA. 2025-2026 IKASTURTEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK | ||
2024/25 | 2025/26 | ||||
ITUNDUAK | ESKATUTAKOAK | ITUNDUAK | |||
BERA | JESUSEN BIHOTZA-SAGRADO CORAZÓN | 5 | 5 | 5 | |
BURLATA | IRABIA-IZAGA | 30 | 29 | 29 | |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 12 | 12 | 12 | |
LIZARRA | SANTA ANA | 11 | 12 | (2) | |
ETXARRI ARANATZ | ANDRA MARI IKASTOLA | 9 | 11 | 10 | (1) (3) |
MUTILOA | LUIS AMIGÓ | 23 | 24 | 23 | (1) |
IRUÑA | LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK | 18 | 17 | (1) (4) | |
IRUÑA | MIRAVALLES-EL REDÍN | 35 | 36 | 35 | (1) (5) |
ZANGOZA | ZANGOZA IKASTOLA | 6 | 5 | (1) | |
TAFALLA | ESCUELAS PÍAS | 11 | 12 | 11 | (1) |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS | 7 | 7 | 7 | (6) (10) |
TUTERA | COMPAÑÍA DE MARÍA | 23 | 24 | 24 | (2) (7) (8) |
VIANA | ERENTZUN IKASTOLA | 6 | 6 | 6 | (9) |
(1) Itundutako unitateak nahikotzat jotzen dira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. (2) Unitate bat gehitu da ikasle kopuruaren berezko hazkundearen ondorioz. (3) Bi unitate 1. mailan, ezarritako ratioa gainditu baita Arbizuko Andra Mari ikastetxeko ikasleak hartzearen ondorioz. (4) Ezetsi dira unitateak murrizteko erabakiaren aurrean aurkeztutako alegazioak, ez baitaude nahikoa ikasle; hala badagokio, erabakia onarpen-prozesua amaitzean berraztertuko da. (5) Ezetsi dira aurkeztutako alegazioak, itundutako unitateak nahikotzat jotzen baitira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. (6) Aldi baterako unitatea 4. mailan. (7) Behin betiko hemezortzi unitate + aldi baterako sei unitate, bat mailako. (8) Aurkeztutako alegazioak ezetsi dira, 338/1997 Foru Aginduaren arabera, konposizio juridikoa hemezortzi unitatekoa baita. (9) Itundutako bi unitate aldi baterakoak dira. (1) Asteko 10 ordu gehigarri esleitu zaizkio Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3. mailako ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek osatutako talde mistoari. Lehen Hezkuntza. | |||||
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO 2025-2026 IKASTURTEKO ITUNEN ALDAKETA
UDALERRIA | IKASTETXEA | HURRENGO EDARIEN | OHARRAK | ||||||||||||||
2024-25 IKASTURTEA | 2025-2026 IKASTURTEA | ||||||||||||||||
ITUNDUAK | ESKATUTAKOAK | ONARTUAK | |||||||||||||||
1. eta 2. mailak | 3. eta 4. mailak | CAP 3 | CAP 4 | CEP | 1. eta 2. mailak | 3. eta 4. mailak | CAP 3 | CAP 4 | CEP | 1. eta 2. mailak | 3. eta 4. mailak | CAP 3 | CAP 4 | CEP | |||
BARAÑAIN | SANTA LUISA DE MARILLAC | 4 | 4 | 1 | 4 | 4 | 1 | 1 | 4 | 4 | 1 | (1) (2) | |||||
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | ||||||||||
LIZARRA | NUESTRA SEÑORA DEL PUY | 8 | 8 | 7 | 7 | (2) | |||||||||||
ETXARRI ARANATZ | SAKANA IKASTOLA (Etxarri Aranazko egoitza) | 4 | 2 | 3 | 3 | 3 | 3 | (3) | |||||||||
FONTELLAS | ARGIA IKASTOLA | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | ||||||||||
IRUÑA | CLARET LARRAONA | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | ||||||||||
IRUÑA | MIRAVALLES-EL REDÍN | 12 | 12 | 11 | 12 | (2) | |||||||||||
IRUÑA | SANTA CATALINA LABOURÉ-SANTÍSIMO SACRAMENTO | 4 | 4 | 1 | 1 | 4 | 4 | 1 | 1 | 4 | 4 | 1 | 1 | ||||
ZANGOZA | ZANGOZA IKASTOLA | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | ||||||||||
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS | 2 | 3 | 2 | 2 | (4) | |||||||||||
(1) Ezetsi da aintzat hartuta ikastetxeko hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleen indizea, aniztasunari erantzuteko baliabideen hornidura, ikasle kopurua eta baimendutako itundutako unitateko hornidura. (2) Aurkeztutako alegazioak ezetsi dira, itundutako unitateak nahikotzat jotzen baitira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. (3) Aldi baterako bi unitate (bat 2. mailan eta beste bat 3. mailan). (4) Ikasle kopuruaren berezko beherakadaren ondorioz, murriztu da aurretik itunduta zegoen unitatea. | |||||||||||||||||
BATXILERGOKO ITUNEN ALDAKETA. 2025-2026 IKASTURTEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK | ||
2024/2025 | 2025/2026 | ||||
ITUNDUAK | ESKATUTAKOAK | ITUNDUAK | |||
BURLATA | IRABIA-IZAGA | 7 | 8 | 8 | (1) (2) |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | 7 | 8 | 7 | (2) (3) |
LIZARRA | NUESTRA SEÑORA DEL PUY | 4 | 5 unitate edo 4 unitate + 40 h | 4 | (2) |
IRUÑA | JESUSEN ALABAK | 4 | 6 unitate edo 4 unitate + 78 h | 4 | (2) |
SARRIGUREN | SANTA MARÍA LA REAL | 7 | 8 | 8 | (2) |
(1) Itundutako unitateak nahikotzat jotzen dira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. (2) Behin betiko matrikulazioa izatean, hala badagokio, beharrezko aldaketak eginen dira itunean. (3) Aldi baterako unitate bat 1. mailan. | |||||
HEZKUNTZA BEREZIKO 2025-2026 IKASTURTEKO ITUNEN ALDAKETA
UDALERRIA | IKASTETXEA | HURRENGO EDARIEN | OHARRAK | |||||||||||||||||
2024-25 IKASTURTEA | 2025-2026 IKASTURTEA | |||||||||||||||||||
ITUNDUAK | ESKATUTAKOAK | ONARTUAK | ||||||||||||||||||
IA | TU/EAN | IA | CBU | LHHZ | HIP | IA | TU/EAN | IA (BH) | CBU | LHHZ | HIP | IA | TU/EAN | IA (BH) | CBU | LHHZ | HIP | |||
ALTSASU | IÑIGO ARITZA IKASTOLA | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
ALTSASU | SAKANA IKASTOLA | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA * | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | (1) | ||||||
ETXARRI ARANATZ | ANDRA MARI IKASTOLA | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | |
ETXARRI ARANATZ | SAKANA IKASTOLA | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | |
IBERO | ISTERRIA HBI | 4 | 0 | 11 | 0 | 4 | 3 | 4 | 0 | 10 | 0 | 4 | 4 | 4 | 0 | 10 | 0 | 4 | 4 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | |
IRUÑA | NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | (3) |
IRUÑA | SANTA CATALINA LABOURÉ | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | |
IRUÑA | SANTA CATALINA LABOURÉ-SANTÍSIMO SACRAMENTO | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | (2) | ||||||
IRUÑA | VEDRUNA | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | (1) |
EGITURA ESPEZIFIKOAK: –IA (HH/LH): Ikasgela Alternatiboa (Haur Hezkuntza/Lehen Hezkuntza). –TU/EAN: Trantsiziozko Unitatea/Espektro Autistako Nahasmendua. –IA (BH): Ikasgela Alternatiboa (Bigarren Hezkuntza). –CBU: Curriculum Bereziko Unitatea. –LHHZ: Lanbide Heziketako Heziketa Ziklo. –HIP: Helduarora Igarotzeko Programa. (*) LIZARRA IKASTOLA ikastetxeak ez du egitura espezifiko mota zehaztu. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak jakinarazi duenez, behin EDUCAn jasotako datuak aztertuta, ez du ikasle kopuru nahikoa. OHARRAK: 1.–Ikasle kopuru nahikoa ez izateagatik ezetsi da. 2.–Ikasle kopuruaren berezko beherakadaren ondorioz, murriztu da aurretik itunduta zegoen unitatea. 3.–Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak proposatu du egitura espezifiko berri bat sortzea. | ||||||||||||||||||||
II. ERANSKINA–2025-2026 IKASTURTERAKO ALDI BATERAKO ITUNDUTAKO UNITATEAK
UDALERRIA | IKASTETXEA | ETAPA | GEHIENEKO EDUKIERA GAINDUTZEN DUTEN 2025-2026 | MAILA/ZIKLOA | OHARRAK |
LODOSA | LA MILAGROSA | HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA | 1 | 3. MAILA | (1) |
TUTERA | COMPAÑÍA DE MARÍA | HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA | 3 | 1. MAILA, 2. MAILA, 3. MAILA | (2) |
VIANA | ERENTZUN IKASTOLA | HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA | 1 | 1. MAILA | (2) |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA | LEHEN HEZKUNTZA | 1 | 4. MAILA | (2) |
TUTERA | COMPAÑÍA DE MARÍA | LEHEN HEZKUNTZA | 6 | 1. MAILA, 2. MAILA, 3. MAILA, 4. MAILA, 5. MAILA, 6. MAILA | (2) |
VIANA | ERENTZUN IKASTOLA | LEHEN HEZKUNTZA | 2 | ZEHAZTU GABE | (2) |
BARAÑAIN | SANTA LUISA DE MARILLAC | DBH | 1 | CURRICULUM ANIZTASUNA 4. MAILAN | (2) |
BERA | LABIAGA IKASTOLA | DBH | 2 | 1. MAILA, 2. MAILA | |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | DBH | 4 | 1. MAILA, 2. MAILA, 3. MAILA, 4. MAILA. | |
ETXARRI ARANATZ | SAKANA IKASTOLA | DBH | 2 | 2. MAILA, 3. MAILA | (2) |
IRUÑA | SANTA CATALINA LABOURÉ-SANTÍSIMO SACRAMENTO | DBH | 2 | CURRICULUM ANIZTASUNA 3. MAILAN ETA 4. MAILAN | (2) |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | BATXILERGOA | 1 | 1. MAILA | (2) |
ALTSASU BHI | IÑIGO ARITZA | HEZ. BEREZIA | 1 | TU/EAN | (2) |
ETXARRI ARANATZ | ANDRA MARI IKASTOLA | HEZ. BEREZIA | 1 | TU/EAN | (2) |
ETXARRI ARANATZ | SAKANA IKASTOLA | HEZKUNTZA BEREZIA | 1 | IKASGELA ALTERNATIBOA (BIGARREN HEZKUNTZA) | (2) |
IRUÑA | LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK | HEZ. BEREZIA | 1 | CBU | (2) |
IRUÑA | SANTA CATALINA LABOURÉ | HEZKUNTZA BEREZIA | 3 | TU/EAN BAT LEHEN HEZKUNTZAN. CBU BAT ETA OINARRIZKO GRADUKO LANBIDE HEZIKETA BEREZIKO ZIKLO BAT | (2) |
UHARTE | NAFARROAKO ERAIKUNTZAKO LAN FUNDAZIOA ZENTRO INTEGRATUA | LANBIDE HEZIKETA | 2 | PRESTAKUNTZA ZENTROA ERAIKUNTZA-OBREN ANTOLAKETA ETA KONTROLEKO GOI MAILAKO GRADUA | |
OLATZ | SALESIARREN POLITEKNIKOA ZENTRO INTEGRATUA | LANBIDE HEZIKETA | 2 | PRESTAKUNTZA ZENTROA ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOKO GOI MAILAKO GRADUA | |
IRUÑA | CUATROVIENTOS MIT | LANBIDE HEZIKETA | 1 | PRESTAKUNTZA ZENTROA SALMENTEN ETA SALTOKIEN KUDEAKETAKO GOI MAILAKO GRADUA | |
IRUÑA | CUATROVIENTOS MIT | LANBIDE HEZIKETA | 1 | PRESTAKUNTZA ZENTROA GARRAIOAREN KUDEAKETAKO GOI MAILAKO GRADUA | |
IRUÑA | NAFARROAKO ESKOLA POLITEKNIKOA ZENTRO INTEGRATUA | LANBIDE HEZIKETA | 2 | PRESTAKUNTZA ZENTROA HAUR HEZKUNTZAKO GOI MAILAKO GRADUA | |
IRUÑA | NAFARROAKO ESKOLA POLITEKNIKOA ZENTRO INTEGRATUA | LANBIDE HEZIKETA | 2 | PRESTAKUNTZA ZENTROA MENDEKOTASUNA EGOERAN DAUDEN PERTSONEN ARRETAKO ERDI MAILAKO GRADUA | |
(1) Otsailaren 14ko 47/2025 Ebazpenaren II. eranskinak ezartzen duenez, ikastetxeak indize negatiboa du hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei dagokienez. Ikastetxeak 22 ikasle ditu matrikulatuta. (2) Ikastetxeak aldi baterako itundutako unitateen luzapena eskatu du. | |||||
Iragarkiaren kodea: F2507986
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
