1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
182E/2025 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 473.365,14 euroko gastu osagarrirako konpromisoa hartzen baita 2027rako, 2025-2028 aldian I+G proiektu estrategikoak gauzatzeko laguntzak emateko deialdian.
Nafarroako Gobernuak, 2024ko azaroaren 20an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
"... Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiari baimena ematen zaio 14.920.000 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko, 2025-2028 aldian I+G proiektu estrategikoak gauzatzeko laguntzak emateko deialdia aldez aurretik tramitatzeko.
Erabaki horretan oinarrituta, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 466E/2024 Ebazpena argitaratu ondoren, zeinak onesten baitu 2025-2028 aldian I+G proiektu estrategikoak gauzatzeko laguntzak emateko deialdia (2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 13koan), deialdi horretan baimendutako gastu zenbatekoak honako hauek dira:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
820005 82600 7701 467310, I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 PO | 2026 | 1.395.000 euro |
2027 | 6.525.000 euro |
2028 | 7.000.000 euro |
Era berean, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezartzen da gehienez ere 3.000.000 euroko zenbatekoa gehitzen ahalko zaiola deialdiari, eta ez dela beste deialdi bat egin beharko zenbateko hori laguntza gehiago emateko erabiltzeko.
Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik.
Lege horren arabera, gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
Kasu honetan betetzen da artikulu horretan ezarritako irizpidea, 2027ko ekitaldian libratu baitira deialdi honetako laguntzak emateko erabili nahi diren zenbatekoak.
Azaldutako guztiagatik, aipatutako deialdian 473.365,14 euroko gastu osagarrirako konpromisoa hartzen da 2027rako, erreserba eta baimen osagarriak hartuta, bat etorriz aipatutako legearekin eta deialdia onesten duen ebazpenarekin, eta 13/2007 Foru Legean jasotzen den 600.000 euroko mugarekin; lege horrek aukera ematen du konpromiso hori hartzeko, gobernuak beste erabaki bat onesteko beharrik gabe.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 473.365,14 euroko gastu osagarrirako konpromisoa hartzea 2027rako, 2025-2028 aldian I+G proiektu estrategikoak gauzatzeko laguntzak emateko deialdian, baldin eta kreditu nahikoa badago Nafarroako 2027ko Aurrekontu Orokorretan. Zenbateko hori honela banatzen da:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
820005 82600 7701 467310, I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 PO | 2027 | 473.365,14 euro |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora, kontu-hartzailetza delegatura eta S4 Proiektu Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
Iragarkiaren kodea: F2508422